Egun hauetan COVID-19ak eragindako osasun alertaren ondorioz eta, agintariek emandako gomendio eta neurrien arabera, Almadiazainen Kultur Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak erabaki hauek hartu ditu:
- Almadiako Herri Krosa eta Haurren Krosa bertan behera uztea.
- Almadiaren 28. Eguna bertan behera uztea.
- Burgiko Udalak emandako jakinarazpenaren arabera, Almadiaren Museoa ixtea.
Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteko Batzordeak geroratzeko aukera baloratu du. Hala ere, ibaiaren emariaren almadiak jaisteko mailarik onena maiatzean lortzen denez, ez da almadien jaitsiera atzeratzea bideragarria ikusten.
Duela 28 urtetik, 2012an bakarrik gelditu da almadien jaitsiera. Kasu honetan, euriteen ondorioz, Esca ibaiaren emariak ezinezkoa egin zuen bere uretan arriskurik gabe nabigatzea.
Zuetako askok dakizuen bezala, Almadiaren Eguna antolaketa lanak aspaldi hasiak genituen. Horregatik, lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu prestakuntzan parte hartu duzuen guztioi eskerrak emateko: boluntarioak, almadiazainak, Burgiko Udala, Nafarroako Gobernua eta 28 urte hauetan gurekin aritu zareten gainerako erakundeak.
Eskerrik anitz guztioi.
Egun hauetan bizi dugun egoera laster gainditzea espero dugu, eta Almadien jaitsiera urte askoz gehiago biziko dugula elkarrekin.
2021ean arraun egingo dugu berriro!
Besarkada handi bat,
Burgin, 2020ko martxoaren 21ean.