2021ean ez da Almadia-ren Egunik izango
Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteko zuzendaritza batzordeak, 2021-eko Almadiaren Eguna bertan behera uztea erabaki du. Almadiaren Eguna ere ezin izan zen ospatu iaz, eta honekin hirugarren aldia da ospatzen ez dena, joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan Pirinioetan, Erronkari eta Zaraitzu bailaretan bereziki, almadiazainen lanbidea gogorarazten duen festa hau martxan jarri zenetik.
Almadiaren Eguna maiatzaren 1etik hurbilen dagoen larunbatean ospatu ohi da, baina antolakuntza hilabete askoren aurrerapenez burutzen da, almadiak neguan prestatu behar baitira. Aurten ezin izan dira egin eraikuntzarako ohiko bolondres-lanak, eta gainera osasun-egoerak horrelako ekitaldirik ez antolatzea gomendatzen du, Erronkari-ko Burgi herrian milaka pertsona biltzen baititu.
Almadiarien Elkarteak, beste kultur ekimen batzuk lantzen jarraitzen du, hala nola Burgi-ko lanbideen ibilbidea hobetuaz, belaunaldien arteko topaketak edo udazkeneko Zuraren Festa, aurten aurrez aurre burutzea espero duguna eta ez on-line, 2020an gertatu zen bezala. Urte osoan garatzen diren kultura-proiektuek Innovacultural programaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntza ekonomikoa dute, bai eta Burgi-ko, gainontzeko Erronkari bailarako, Zaraitzu-ko, Aezkoa-ko eta Nafarroatik kanpoko beste herri batzuetako bolondresen lan desinteresatua ere, Pirinioetan kultura-jarduerak garatzen eta sustatzen inplikatuta baitaude.