Urte berria hasi da eta proiektu berriz beterik dator, horietako bat “Almadiaren IX. Herri-lasterketa”. Almadiazainek maiatzaren 3an, larunbata, almadia Ezkan behera garraiatzeko prestaketa lanak hastearekin batera, bestelako ekintzak ere abian jarri ditugu.
Egun horretan, gure ibaietan almadiazain izandako guztiak lagun, sentsazioz eta zirraraz beteriko bidaia eginen dugu, ez almadiazainek ez lasterketan saridunak izan direnek hitzez azaltzen ez dakitena.
“Ez dut inoiz horrelakorik sentitu”. Esaldi hori entzuten dute almadiazainek, norbaitek almadia batean lehen aldiz Ezkan beherako jaitsiera egin eta gero.
Zeuk ere gurekin bat egin dezakezu eta gure historiaren zati bihurtu. Ez galdu!
Almadiako herri-lasterketa Nafarroako Gobernuaren laguntza du, Pirinioetako Planaren lurralde eremuan ekintzak egiten dituzten elkarteei diru-laguntzak emateko deialdian emandako laguntza baten bidez. 2025eko Ekialde Cross Trail txapelketarako proba puntuagarria
APIRILAK 27.
IX. ALMADIAKO HERRI KROSA
INSKRIPZIOAK
Eman izena Almadiako IX. Herri Krosean martxoaren 15etik aurrera, web.rockthesport.com helbidean.
Beste lankidetza modu bat. Ez duzu korrika egin beharrik, izena eman eta lagundu ere egin dezakezu.
APIRILAK 26.
TXIKIENENTZAT: HAURREN KROSA. Apirilaren 26an (larunbata), familia osoarentzako krosa izango da haurrentzako krosa. Garaiz jakinaraziko dizuegu. Burgin ikusiko dugu elkar!