ARGAZKI LEHIAKETA ALMADIAREN EGUNA 2019
Almadiaren eguna dela eta, Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteak, A-Mano, Urandi landa-etxea, Nafarroako Argazkigintza eta Zinemagintza Elkartea eta Eurolanekin batera, XVII. Argazki Lehiaketa antolatu du.
GAIA Lehiaketak: “Almadiaren eguna” hobekien erakusten duten argazkiak sarituko ditu.
OINARRIAK. Hona hemen lehiaketaren oinarriak:
- PARTE-HARTZEA Parte-hartzea doakoa da eta argazkiak bidaltzean burutuko da. 18 urtetik gorako edonork parte har dezake, nazionalitatea edo bizitokia edozein dela ere. Egile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkeztu ahalko ditu.
- ARGAZKIAK AURKEZTEA Argazkiak ondoko helbide elektronikora bidali beharko dira: concursofotograficoalmadia@gmail.com.
Argazkiak JPG, TIFF edo PDF formatuan bidaliko dira, eta gehienez ere 15 Mb-ko tamaina izango dute. - AURKEZTEKO EPEA 2022ko maiatzaren 31ko 21:00etan amaituko da. Epaimahaiak, antolatzaileek izendatua, oinarriak betetzen ez dituzten argazkiak lehiaketatik kanpo utzi ahalko ditu.
- SARIAK ETA EPAIA
- Lehen saria: Artisau produktuen sorta bat eta Burgiko Urandi landa- etxean bi lagunentzako asteburu bat.
- Bigarren saria: Argazki baten inprimaketa 60x40cmko tamainako Dibon batean, Eurolanen opari; eta artisau produktuen sorta bat.
- Hirugarren saria: Artisau produktuen sorta bat.
- Lehiaketaren epaia uztailaren 1a baino lehen argitaratuko da. Sarituei zuzenean jakinaraziko zaie. Egun horretatik aurrera webgunean kontsultatu ahalko da: www.almadiasdenavarra.com.