almadia_023

Almadia, luzera berdineko zuhaitz-enborrez osatutako erreka-untzi bat da, landare-abarrez elkarlotua dena (urritzko adarrez, basazumez,…), errekaren ubidetik bideratzeko bai aurrekaldean zein atzekaldean, arraunez hornituta dago.

 

Historia

Nafarroako Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa pirinear ibarretan, aspaldiko garaietatik XX.mende erdiraino basoen probetxamendua diru sarrera nagusia izan da eta egurra eraldakuntza guneetan saltzeko aukera izateko erreka erabiltzen zuten garraiobide modura.

Egur hau, ALMADIA izenarekin ezagutzen dugun untziaren bidez garraiatzen zen.

 

 

Prestaketa

almadiatrabajos005

Almadiaren prestakuntza lanak mendian hasten dira zuhaitz mozketarekin. Zuhaitza lurreratu ondoren destaiatu egin behar da goiko adarretatik hasita. Behekoak azkenerako uzten dira euskarri modura erabiltzeko.

Behin destaiatuta, trontzarako posizio egokiena bilatzen da, 4,00 eta 6,40 metro bitarteko luzerako enborrak atera daitezen.

Enbor luzera kontutan hartuta, izen desberdinak erabiltzen dira: “Decen”, 5 makilakoa; “Docen”, 6 makilakoa; “Catorcen”, 7 makilakoa; “Secen”, 8 makilakoa. Makila bakoitzak 0,80 metroko luzera du. Neurri handiagokoak ere badaude: “Aguilon”, zortzi metrorainokoak eta “Vela”, zortzi eta hamabi metro bitartekoak.

Enborra trontzatu ostean, eskuairatu behar da. Soluaren makurduragatik horren zaila den lan atal hau taldeko trebeenek burutzen dute. Hasteko bi aldetan ikatziri kordelarekin enborra markatzen dute eta eskuairatu ondoren enborra bueltatu eta beste bi aldeetan berdina egiten dute.