Pirinioetako jai handia
Zergatik izanen gara zure zain Burgin 2022ko Almadiaren Egunaz gozatzeko? Zergatik nahi dugu zuk gure jaia ezagutzea edo berriz honetaz gozatzea? Hamaika mila arrazoi ditugu, Erronkaribarko, Zaraitzuko, Aezkoako eta Aragoiko ibarretako zeru zoragarrian diren izarrak adina.
2020an eta 2021ean, pandemia dela eta, Almadiaren Eguna ospatu ezin izan zen. Zorionez, aurten festa hau Pirinioetako ekitaldien egutegira itzuliko da. Zatoz Burgira apirilaren 30ean eta gozatu Pirinioetako arbasoen omenez almadiazain gazteek eta beteranoek prestatu dituzten bi almadien jaitsieraz. Zatoz eta bizi artisau-azoka; dantzatu txarangarekin eta fanfarrearekin; jan ogi-apurrak, taloak, gazta; bisitatu Almadiaren Museoa eta ibili Lanbideen ibilbidean; topa egin Erronkari Gaztaren kanpainaren irekieraren alde.
Aurten Javier Eseverri futbolari zaraitzuarra eta Astro Roncal/Erronkarizar elkartea omenduko ditugu: lehenengoa, bere kirol ibilbide luzeagatik; eta bigarrena, gure altxorretako bati lotutako etorkizuneko apustua izateagatik: gure zeru ikusgarriak, argi- kutsadurarik gabeak behatoki natural paregabe bihurtzen gaitu. Despopulazioaren eta baliabide faltaren aurka borrokatzen ari den honetan, Almadiaren egunak Pirinioetako iragana erakutsi eta oraina eta etorkizuna ikusarazi egin nahi du.