2023ko BELAUNALDIARTEKO TOPAKETAK

Nafarroako Almadiazainen Elkarteak (NAE) “Historia, artea eta tradizioak, Pirinioak” liburua argitaratu zuen 2023an. Argitalpen horretan, NAEk urte honetan antolatutako belaunaldien arteko hirugarren topaketetan egindako jarduerak biltzen dira. Elkarteak eta Erronkariko, Zaraitzuko eta Aezkoako beste entitate batzuek antolatutako topaketak biltzen ditu eta haien arteko lankidetzaK deskribatzen ditu.

Liburua gaztelaniaz eta euskaraz argitaratu da, eta Oscar Riezu, Marga Gutiérrez eta Patxi Gaztelumendiri egindako solasaldi eta elkarrizketetan oinarritzen da. Nafarroako Pirinioetako alderdi kulturalei buruzko ikuspegi berriak ematen dituzte.

 

2021EKO BELAUNALDIARTEKO TOPAKETAK

Hemen dira berriz ere Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteak antolatutako belaunaldiarteko topaketak. Osasun-egoerak aurrez aurre egin ahal izatea ahalbidetu arte, hiru bideo hauek ikustera gonbidatu nahi zaituztegu, haietan, Pirinioei lotutako emakume eta gizonek galdu ezin diren istorioak kontatzen baitizkigute.

Aurten, Pili Ganuza Goñik bere historia kontatuko digu mendizaletasunaren aitzindari moduan eta bai mundu erdiko mendi mitikoetara egindako igoerak ere,Javier Goicoak eta Jesús Mari Larrañetakazalduko digute nola egiten ziren zurezko teilak, eta Tomás Sanz Glaríak lehen pertsonan kontatuko du nolakoa zen almadiazainen bizimodua.

Gozatu bideo hauetaz, 2022ko udaberrian fase eta ezusteko berriak ekarriko dituzten belaunaldiarteko topaketetarako lehen pauso moduan.

Belaunaldien arteko proiektu hau Kultura eta Kirol Sailaren (SUSTRAIAK Kultur Ondare Ez-materialeko Proiektuak) eta La Caixa eta Caja Navarra fundazioen (INNOVACULTURAL programa) laguntzari esker egin daiteke.

2020KO BELAUNALDIARTEKO TOPAKETAK

Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa ibarretako hiru bizilagunei buruturiko elkarrizketen bideoak aurkezten dizkizuegu, non basoa, ondare inmateriala eta Pirineoan bizitza nolakoa zenaren inguruko historiak azaltzen dizkiguten.

2020 urterako belaunaldi arteko topaketa batzuk genituen antolaturik, baino ezinezkoa izan da era presentzialean burutzea Coronavirus pandemia eta krisiaren ondorioz. Halere elkarrizketak egin dizkiegu, honela pertsona gazteenek gure protagonistek dituzten ezagutzak irisgarri izan ditzaten: Inmaculada Urzainki, azken almadiazainetako baten alaba eta Almadiako Museoaren gidaria, Pirineoa eta Erronkari ibarrean garai bateko emakumeen bizitza nolakoa zen azaltzen digu; Xabier Díaz Esarte idazleak, hurrengo urtean argitaratuko den Zaraitzu Ibarreko elezaharren liburua aurkezten digu bi bideoen bidez, bata gaztelaniaz eta bestea uskaraz; eta Javier Goicoa-k Aezkoa ibarrean egurra kable bidez nola garraiatzen zen azaltzen digu eta gerora bere bidaia Irati ibaiean barna.

Laster izanen ditugu berri gehiago, baino oraingoz gure protagonistek azaltzen dizkigutena entzun eta ikustera gonbidatzen zaituztegu. Bideoak azpititulatuak izanen dira berauen irisgarritasuna hobetze aldera.

Belaunaldien arteko proiektu hau Kultura eta Kirol Sailaren (SUSTRAIAK Kultur Ondare Ez-materialeko Proiektuak) eta La Caixa eta Caja Navarra fundazioen (INNOVACULTURAL programa) laguntzari esker egin daiteke.

Inmaculada Urzainki

Xabier Díaz Esarte (euskaraz)

Xabier Díaz Esarte

Javier Goicoa

Laguntzaileak:

Logo InnovaCulturalFundación Caja Navarra y La Caixa

Gobierno de Navarra