Datorren igandean, apirilak 30, Almadia Egunaren edizio berri bat ospatuko da. Festak Urrezko Almadia jasoko duten bi protagonista nagusi izango ditu aurten: César Oroz marrazkilaria eta Erronkariko Gazta Jatorri Deitura.
Almadiaren Eguneko egitaraua Almadiaren Museoaren irekiarekin hasiko da, artisau-lanbide eta elikagai txokoekin Erdi Aroko Azoka inauguratuko da, Erronkari Ibarreko Turismo Bulegoaren stand bat ere bertan egongo da. Hau guztia hainbat musika-emanaldik, dantzak eta latsarien lanbidearen antzezpenak girotuko dute.
Hilabete luzez hainbat boluntario prestaturiko bi almadien iritsiera 12:30etarako aurreikusiten da.
13: 30etatik aurrera, Urrezko Almadiak Erronkariko Gazta Jatorri Deiturari eta César Oroziri emango zaizkie.
2023 Erronkariko Jatorri Izendapena duen gazta Kanpainaren aurkezpena ere ospatuko da da Burgiko plazan. César Oroz egingo duen lehen mozketaren ondoren, gazta banatuko da bertan eta musika animazioarekin jarraituko da.
Almadiaren Eguna
Urtero, maiatzaren lehendabiziko egunetan ospatzen den Interes Turistiko Nazionaleko Festa honetan, hainbat almadia Eska ibaitik, Nafarroako Burgi herriko Erdi Aroko zubiraino jeisten dira.
Almadien jaitsiera kultur, kirol eta folklore jarduerekin osatzen da, hala nola, erakusketak, musika emanaldiak, dantzak… Jaialdi bakoitzean kultur, kirol edota zientzia munduko persona edo erakunde bati omenaldia egiten zaio “Urrezko Almadia” emanez. Almadiaren Eguna, Nafarroan ematen diren herri tradizioetan, ikusgarrienen artean dagoela esan dezkegu.
Informazio gehiago www.almadiasdenavarra.com webgunean