2025eko Almadiaren Eguna Burgin burutuko da maiatzaren 3an, larunbata. Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartea dagoeneko antolatzen ari da jardueren programa, eta, besteak beste, bi almadia jaitsiko dituzte Eska ibaian behera, Burgiko zubi erromatarreraino.

Almadiako Krosa aurreko asteburuan izango da: helduentzako lasterketa apirilaren 27an, igandea, eta haurrentzako lasterketa bat hilaren 26an, larunbata.