img01319152609aOrain dela urte eskas arte, gure bailaretako biztanleak bereziki ekoizpeneko hiru sektoreetan ziharduten; nekazaritza, abeltzantza eta egur arloak hain zuzen ere.

Gure herrietan egurra lantzen zuten talde ugari bazen, gehiengoa soldata baten truke aritzen zelarik. Hauek zurgin zein almadiazainak ziren, zeinak familia aurrera atera ahal izateko zelai edota baratzak ereiten eta animalien zainketan ere ibiltzen ziren.

Gaur, Burgin, Almadia Museo xume bati esker, Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa bailaretako almadiazain guztiak omendu nahi ditugu zintzotasun, kemen eta erantzukizunaren adierazle izan baitira.

Aipatu erakusketa iraunkorrak gure zaharrengan arrotasun sanoa piztu nahi du, hauek izan eta egin zutenagatik eta gazteengan, aldiz, iraganeko eginbeharrekiko interesa, non beraien arbasoak benetako jakitun gisa aritu ziren.

cuadroarturo