almadia003blanconegroNeguak gogorrak izaten ziren gure ibarretan, elurte ugari eta iraunkorrekin. Neguko egun hauek ziren atseden eta pausatsuenak, nahiz eta eginbeharrak inoiz ez falta: egurra zatitu, aizkora eta aitzurrei girtena (eskutokia) jarri…

Errekak ur-etorri aproposa zuenean almadiatzeko une egokia zen, abiatzeko mementua. Errekan behera almadia bogan zegoen dagoeneko, beste bidai askotan modura, baina hala ere, berria eta desberdina.

Denak adi, bihurgune batzen atzean arriskua ager baitzitekeen. Almadiatzerakoan ez bustitzea ezinezkoa zen; ura belaun edo ipurdiraino iristea ohizkoa baitzen bidaia baketsu eta lasaitsuenetan. Bere zailtasunagatik lehen mailakoa zen puntu bat Burgiko uharka zen, baina ez zen bakarra, Erronkari; Sigues; Usun, Ilunberri eta Arbayuneko haitzebakiak eta bidean topa zitezkeen uharka ugariak ere aipatzekoak badira.

Gauzak ez ziren beti nahi bezala suertatzen eta askotan istripuak izaten ziren, arinak batzuk, larriak beste asko, non bizitza utzi zuten almadiazain ugarik.

Ohorezko aipamena merezi dute etxeko nahiz nekazal lanen buru gelditzen ziren emakumeek, beti lanean jarduten baitzuten.

almadias012