Egin zaitez Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteko bazkide

Egin bat Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartearekin. Hirurehun pertsona baino gehiago gara, kultura tradizionalarekiko eta almadiarekiko maitasunak lotuak.

Bi formula proposatzen dizkizugu. Horietako bat edo biak hauta ditzakezu:

  1. Egin zaitez Elkarteko BAZKIDE. Bidali zure datu pertsonalak (izena, helbidea, NANa, helbide elektronikoa eta kontu-zenbakia) info@almadiasdenavarra.com helbidera. Urteko kuota 15 euro baino ez da. Oso erraza.
  2. Halaber, DOHAINTZA bat egin dezakezu eta Nafarroako Kultur Mezenasgoaren (MECNA) onura jaso.

Nafarroako Kultur Mezenasgoari buruzko Foru Legeak lankidetza publiko-pribatuko eredu bat ezartzen du kultur proiektuak egiteko. Lege horrek onura fiskal handiak aurreikusten ditu dohaintzak egiten dituztenentzat (soilik Nafarroan bizi direnentzat). Zehazki, pertsona fisikoentzat kenkari bat ezartzen da PFEZaren kuotan:

    • % 80 lehen 150 €-etarako
    • % 35, 150 eurotik gorako zenbatekoetarako.

Elkarteari 100 € ematen badizkiozu, ACANek dohaintza osoa jasotzen du, eta zerga-egoitza Nafarroan duen pertsonak 20 €ematen ditu benetan, beste 80 euroak errenta-aitorpenean berreskuratzen dituelako.

Nola lagunduko diguzu?

Pizgarri fiskal honen onuradun izateko, egin ezazu dohaintza (2025/12/31ra arte) Almadiazainen Elkartearen alde.

Horretarako:

    1. Egin banku-transferentzia ES66 2100 5307 83 2100052154 (Caixa) 2 kontu-zenbakian. Idatzi email bat info@almadiasdenavarra.com helbidera zure izen-abizenak eta NANa adieraziz.

Elkarteak ziurtagiri bat egingo du eta Ogasunean aurkeztu ahal izango duzu kenkaria aplikatu ahal izateko.

Informazio gehiago PDF honetan.

Zure zain gaude. Idatz iezaguzu info@almadiasdenavarra.com helbidera.