Urteko azken zubia dator… etxean geratuko al zara? Urtea behar bezala amaitu eta zatoz Nafarroara. Nafarroako Almadiazainen kultur elkarteak Erronkaribar ezagutzera gonbidatu nahi zaitu.

Burgi herria Erronkaribarko hegoaldeko sarrera da. Arroila igaro eta gero herriko sarreran Erdi Aroko erromatar zubia dago.

Burgin Lanbideen ibilbideaz, Almadiaren museoaz eta arroilaz gozatu ahalko duzu. Ezin duzu galdu!

Almadiaren museoa

Zubi honetan museoa zabalik egonen da. Ordutegia:

LARUNBATA 2.  GOIZEZ    11.30etatik    13.30etara      ARRATSALDEZ  17.00etatik    19.00etara

3 IGANDEA. GOIZEZ    11.30etatik    13.30etara

ASTELEHENA 4  Itxita

6 ASTEAZKENA-TIK  LARUNBATA 9-ERA   GOIZEZ    11.30etatik    13.30etara   ARRATSALDEZ  17.00etatik    19.00etara

10 IGANDEA   GOIZEZ    11.30etatik    13.30etara

Lanbideen herria

Bestalde, Lanbideen ibilbidea ezagutu ahalko duzue, Burgiko antzinako lanbideak birsortzen dituen aire zabaleko museoa. 

Ibilbide erraza da. Argibide gehiago jasotzeko, klikatu:accesibilidad del sendero de Burgui (PDF accesible) pincha aquí. 

Burgiko arroila

Burgiko arroilan barna, Ezka ibaiak zizelkatutako haitzartean, kilometro bateko ibilaldia egin daiteke, Erdi Aroko zubia zeharkatuta. Bere harkaitz ikaragarrietan bizi diren hegaztiak ikusi ahalko dituzue.

 

 

Almadiazainaren eguna

Hurrengo Abenduak 9 eta 10ean Almadiazainaren eguna ospatzera goaz.   Horretarako antolatu diren hainbat ekintzetara gonbidatzen zaitugu. Ekintza hauek zure gustokoak izango direnaren ustean gaude eta beraietaz goza dezazularen esperoan.

Larunbata, Abenduak 9

  10.00h       Aita Tomas Burgi-koaren plazatik, Mendi irteera familia.  10 urtetik aurrerakoentzat gomendatua  3h inguruko iraupena. Ibilbidea: Burgi, Rincón de Sebinze, Sasi, Burgi . QUESOS LARRA eta Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartearen eskutik gazta eta ogia izango dugu hamaiketakotzat. Partehartzeko ezinbestekoa da izena ematea, 676 169 994 (Malú) telefonoan, Abenduak 9 larunbata baino lehen.

 16.30h    FRONTOIean TXIKILAN AlLMADIAZAINA. Izena emandako pertsona guztien artean, “Burgi Lanbideen Herria”-ri buruz mural bat egingo dugu. 16 urtetik beherakoentzat. Familiei ere irekia. Parte hartzeko, Lidia-ri (649 338913) Whatsapp bat bidaliaz izena eman dezakezu.

19.30-21.30h: PINTXO-POTE  PETROTX. Tabernan. hartzen den kontsumizio bakoitzarekin PINTXO BAT DOAIN, Nafarroako Almadizainen Kultur Elkartearen eskutik. Edo Pintxo guztiak bukatu bitarte.

 Abenduak 10, igandea.

11.30            Almadiaren Museoan, Euskaraz buruturiko bisita gidatua, Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartearen kontura.

12.00            San Pedro elizan, Almadiazainen patroi den San Nicolas-en omenezko meza

12.30h          Almadiaren Museoan, Gaztelaniaz buruturiko bisita gidatua, Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartearen kontura.