Jadanik aurtengo Almadiaren eguna prestatzen hasi gara. Apirilaren 28an Almadiak Ezka ibaian ikusiko ditugu. Almadiazainen lanbide eta bizimodu gogorra birsortzen duen jaiaren 27. edizioa izanen da.
Gure elkartearen helburu nagusia almadiazainen lanbidea zabaltzea eta sustatzea da. 26 urteko gure ibilbidean Almadiaren egunak bere erreferentzialtasuna lortu du Burgin.
2018ko ATERALDIEN EGUTEGIA
26 urtez egin bezala, elkarteak betiko gogo eta ilusioarekin antolatu du aurtengo ateraldien egutegia. Eskertu nahi dugu festa hau antolatzen lagundu duten boluntario guztien esfortzua. Espero dugu aurten ere gurekin egotea.
ALMADIAREN IV. HERRI-LASTERKETA
Almadiaren IV. Herri-lasterketa apirilaren 22an izanen da. Argibide gehiago jasotzeko, bertan klikatu: