ALMADIAREN MUSEOA
Uztailaren 16tik irailaren 4ra Udako ordutegia izanen da Almadiaren Museoan.
Asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara; eta igandeetan, 11:30etik 13:30era.
Astelehenetan itxita.
ARGAZKI ERAKUSKETA
Udan Museoan Almadiaren eguneko argazki lehiaketaren argazki saridunak ikusgai. Ikus esteka honetan.
BURGI, LANBIDEEN HERRIA
Eguraldia lagun, Lanbideen Ibilbidea egin daiteke, Burgiko antzinako lanbideak birsortzen dituen aire zabaleko museoa.
“LA PRESA” IBAI-IGERILEKUA
Ezka ibaiak zizelkatutako Burgiko arroilaren ondoan, herrian bertan, ibai-igerileku bat dago. Bainua hartuta natura gozatu eta egun ahaztezina izateko aukera paregabea. Eremuan zuhaitzen itzalpean askaldegi bat dago.
OHARRA: BURGIKO ZEHARBIDEA ITXITA
Abuztuaren 1etik aurrera Burgiko zeharbidea itxita egonen da. Semaforo bidez erregulatutako ordezko ibilbide bat prestatu da. Gomendatzen da Erronkaribarrera Nabaskozetik etortzea.