cesion_naty_glaria_redBertan ikusgai dagoen zerra antzinako zerra mekaniko bat da; zerratzeko modua funtsean gaur egungo zerrategietakoa bezalakoa zen. Eskuzko zerra bat ere badauka.

Zerra Urzainqui-Laspidea sozietateak erabili zuen Burgin 1950eko hamarkadan. Ondoren, azkarragoak eta zehatzagoak ziren zerra mekaniko berrien etorrerarekin batera, bazterrean geratu zen.

1965 inguruan Zangozako Construcciones Aranguren enpresak, antzinako eraikuntzen zaharberritzean espezializatuak, erosi egin zuen Zangozako Karmengo monasterioa zaharberritzeko. 1965etik 1980ra zerrategi horrek Nafarroako hamaika eraikin eta eraikuntza ezagun zaharberritzeko erabili zuen. Zerrategi hura Nafarroako ondarearen zati handi bat zaharberritu izanaren arduraduna izan zen.

Mende laurden batean erabili gabe egon eta gero, Construcciones Aranguren-en jabe Jesús Arangurenek, Burgin antzinako lanbideen oroimena gordetzeko egiten ari ziren lanen jakitun, zerra Burgiri itzultzea erabaki zuen eta 2008an Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteari eman zion. Zerra ikusgai dago 2008ko abenduaren 7tik.

img_3793_red