nivera_exteriorBurgiko Erdi Aroko elurzuloaren gaineko dokumentu gutxi dago.

Artxibategietan gorde diren idazki zaharrek -XVII. mendekoek, alegia- esaten digute nola gorde behar zen elurra, hots “arretaz, garbi, gogor, bero handiari aurre egiteko moduan”.

Burgiko elurtegia hornitu eta betetzeko 1669. urteko ordenantzak honela agintzen zuen: “el arrendador tiene la obligación de inchir (bete) la nevera a su costa, y prober de la niebe necesaria a todos los vecinos abitantes y biandantes desde el día que le fuere mandado”.

Peñako Ama Birjinaren Kofradiaren XVII. mendeko kontu-liburuan agertzen dira kofradiakideen bazkarietarako elurra erosteagatik egindako gastuak.

1669. urteko udal aktek ere erakusten digute 90 errealen truke eman ziotela errentan elurzuloa Burgiko bizilagun Martin Glaria jaunari, urtebetez.

nivera_texto_antiguo