2003. eta 2004. urteetan Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteak bultzaturik, Burgiko zenbait bizilagun Erdi Aroko elurzulo zahar hau berritzen eta egokitzen aritu ziren auzolanean.
Bertako ondare historikoa eta etnologikoa berreskuratzeko lanetan Burgiko Udalak eta Erronkariko Naturaren Zentroak ere lagundu zuten. Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Departamentuak eta Caja Navarra Fundazioak diruz lagundu zuten.
Birgaitze lanak honako hauek izan ziren: belar-sastrakak kendu eta ingurunea garbitu; elurzuloaren barnealdea hustu; putzuaren hormak berregin; jaisteko eskalinata konpondu; oholtxez egindako estalki koniko bat eraiki eta sarrerako aterainoko eskailerak egin; atea, baranda eta forjazko burdin sarea jarri; ingurunea atondu; seinaleak jarri; eta ondare historiko hau ikertu eta ezagutzera eman.
Azkenik, goraipatzeko modukoa da boluntarioek lan honetan izan zuten partehartze handia.
Boluntario gehienak Burgiko bizilagunak izan ziren. Horiei guztiei gure esker ona eman nahi diegu emandako laguntza eskuzabalagatik eta egindako lan eskergagati