2017KO ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK ‘ONDARE ETA NATURA’

BURGI 

Burgiko arroilatik ibiltzea bertan bizi diren animalia eta landare espezieak aztertuz. Bisita amaitzeko Burgiko arroilako begiratokitik hegaztiak ikustea (sai arrea, ugatza, arrano sugezalea, miru gorria, etab.).

Burgiko arroila Eska ibaiak, Illon eta Peña mendiek osatutako mendizerra moztuz, kareharrian hondeatutako arroila sakona da. Erronkari Bailarak Aragaoi ibairantz duen irteera naturala da.
Aitortutako Erreserba Naturala da hainbat hegazti harrapariren koloniak babesten dituelako, besteak beste, sai arreak, arrano beltzak, sai zuriak eta ugatzak. Bidexka batek Burgiko Arroila zehartzatzen du. Bide horretatik begiratoki txiki batera iristen da; bertatik, inguru horretan bizi diren hegazti ezberdinak ikus daitezke.

Distantzia: 3,5 km.
Topagunea: Burgiko zubia

ALMADIAREN MUSEOA

Alamadiaren museo-sala almadiazain eta zurginen ekintza guztiak biltzen dituen prozesuaren erakusketa moduan aurkeztua dago: zuhaitzak saldu edo enkanteetan jartzen zirenetik, errekan barna Katalunia, Aragoi edo Nafarroako Erriberan saltzen zituzten enbor landuak lortu bitartera.

DATA ETA ORDUTEGIA

  • Irailak 30, larunbata
  • 16:00etatik
  • Gehienez ere 25 pertsonatako taldea. Gaztelaniaz eta euskaraz

Topagunea: Erdi Aroko zubia

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK

948 475 256 telefonora deituz edo oit.roncal@navarra.es helbidera e-posta bat idatziz.