 Neguak  gogorrak  izaten  ziren  gure  ibarretan,  elurte  ugari  eta  iraunkorrekin.  Neguko  egun  hauek  ziren  atseden  eta  pausatsuenak,  nahiz  eta  eginbeharrak  inoiz  ez  falta:  egurra  zatitu,  aizkora  eta  aitzurrei  girtena  (eskutokia)  jarri…

Errekak ur-etorri aproposa zuenean almadiatzeko une egokia zen, abiatzeko mementua. Errekan behera almadia bogan zegoen dagoeneko, beste bidai askotan modura, baina hala ere, berria eta desberdina.
Denak adi, bihurgune batzen atzean arriskua ager baitzitekeen. Almadiatzerakoan ez bustitzea ezinezkoa zen; ura belaun edo ipurdiraino iristea ohizkoa baitzen bidaia baketsu eta lasaitsuenetan. Bere zailtasunagatik lehen mailakoa zen puntu bat Burgiko uharka zen, baina ez zen bakarra, Erronkari; Sigues; Usun, Ilunberri eta Arbayuneko haitzebakiak eta bidean topa zitezkeen uharka ugariak ere aipatzekoak badira.
Gauzak ez ziren beti nahi bezala suertatzen eta askotan istripuak izaten ziren, arinak batzuk, larriak beste asko, non bizitza utzi zuten almadiazain ugarik.
Ohorezko aipamena merezi dute etxeko nahiz nekazal lanen buru gelditzen ziren emakumeek, beti lanean jarduten baitzuten.