dibujos_aserradero_3_redLangileek enborrak zerraren orgaraino itzulikarazten zituzten bi euskarriren gainean -enborrak izaten ziren erabilienak-. Kako koskadun batzuek gogor heltzen zioten enborrari. Zinta-zerrak mozten zituen enborrak, eta bere bolantea gasolio-motor baten bidez birarazten zuten (geroxeago elektrizitatea erabili zen).

Langile batek katedun biradera bati eraginez enborra zeraman orga errodarazten zuen errailetik. Oso lan nekeza izaten zen langile bakarrarentzat,
Zerra mekanikoa, sinpleena izanik ere, eskuzkoa baino askoz ere azkarragoa zen, eta gai gehiago (oholak, listoiak, pertsianak…) eta zehatzago zerratzen zituen.

Zerratzeko bi moduok erakutsi nahi izan dizkizuegu Erronkariko zerratzaile eta baso-langile guztien omenez.

 

dibujos_aserradero_2_red