carbon3Burgin herriko toki batean baino gehiagotan egiten zen ikatza: Ugañain, Sagarraga, Zegarra…. Eguraldi oneko hilabeteetan egiten zen ikatza, martxotik urrira bitartean. Ikazkinak mendian gelditzen ziren, hurbileko bordaren batean, ikatza egiten zen garaian. Herrian ez ziren askorik nabarmentzen.

Dena dela, gauza jakina da (1940tik 1950era bitarteko hamarkadan) Ugañainen ikazkin bat hil zela, ikaztegian lanean ari zela.

 

carbon10