Bazterlekua: galtzadaren alde banatako tokiak. Jendea haietara lekutzen zen zamariak zubitik igarotzen zirenean. Noiz edo noiz zaintzarako edo aduana gisa erabiltzen zen.
Galtzada: zubian pasatzen den bidea, gehienetan harrizkoa.
Kontrahorma: zubiaren egitura indartzeko hormak izaten duen irtengunea
Inposta: gangaren oinarriko harlandu ilara
Intradosa: zubiko arkuaren ganga edo barnealdeko aurpegia
Zubi begiaren zabalera: zubiaren zutabeen artean den tarte horizontala
Horma-zuloa: zulo karratua, zubia egitean aldamioetako enborrak sartzeko
Begia: zubiaren arku bakoitza
Pretrila: zubiaren alde banatako harrizko hesia, bidaiarien segurtasunerako. Burgiko honek adreiluzko lauzak (ez harrizkoak) zituen, zut jarriak
Zutabea edo pilastra: zubiari eusteko zutarria
Zubi-branka: zutabe-muturra, biribila edo triangeluarra. Uraren korrontearen indarra hausten du, zutabeak babesteko.
Buscar
Kategoriak
Azken albisteak
- 2024ko Almadiaren Eguneko irisgarritasuna 08/04/2024
- Almadiaren Egunak Orhipean eta Xabier Agote omenduko ditu bere 31. edizioan, apirilaen 27an, larunbata. 04/04/2024
- Apirilaren 30ean Burgin berriro Almadiaren Eguna ospatuko da 28/04/2023
- Apirilaren 30ean, larunbatean, Almadiaren Eguna ospatu zen berriro Burgin 02/05/2022
- 2021ean ez da Almadia-ren Egunik izango 06/04/2021