canero21580an Gabriel Urrelo eta Pedro Goienetxe jaunek –bata Burgikoa eta bestea Izabakoa– urte hartako uholdeak egindako kalteak ikuskatu zituzten, eta “moldaketak behar dituzten hiru arku” konpontzeko lanetan aritu ziren.
1642tik 1643ra bitarteko neguan, “iñauteetan” hain juxtu, uholdeek aski hondatuta utzi zituzten zubia eta errota. Konpontzeko gastuak ordaindu ahal izateko, herriak baimena eskatu zion Erresumaren Errege Kontseiluari ostatua hamar urtez errentan emateko.

1787ko irailaren 24ko gauean uholde ikaragarri batek erabat eraitsi zuen zubiko begietako bat, eta beste bat hautsita utzi. Nafarroako Artxibo Nagusian dagoen dokumentu batek argi azaltzen du nola gelditu zen zubia. Zehazten duenez, “hirugarren arkua, Aragoi aldean dagoen elurtegi aldera pasatzean ikusten duguna, berriz eraiki beharra da bere bi angeluetan, uholdearen indar izugarriak hondatu baitu. Mota, tamaina eta kalitate bereko harriak erabili behar dira berregiteko, gaur eguneko zubikoak bezain ongi landuak. Burdinazko kortxetak (“de a tercia”) jarriko dira, gutxienez hiru ilaratik behin, obra zaharra obra berriarekin lotzeko, zubi-begien arkuan txertaturik”.

Kalteak aztertu zituen teknikariak hauxe ere adierazi zuen: “zubi nagusiari, segurtasun handiagoa izan dezan, beste arku bat gehitu beharko zaio”. Arku hori herriaz bestaldeko ibai-bazterrean eraiki zen. Diseinatzean honakoa erabaki zen: “arkua 31 oinekoa izan dadila gutxi gorabehera, kalitate oneko harriz egina, eta gainerako arkuek duten arte berean”.

cantero6