Ion Urbietak eginiko bideoa

 

Bi urtez jaialdirik  gabe egon ondoren, larunbatean, apirilak 30, Almadia Egunaren edizio berri bat ospatu zen. Festak Urrezko Almadia jaso zuten bi protagonista nagusi izan zituen: Javier Eseverri kirolaria eta Izarren behaketaren dibulgazioan lan egiten duen «AstroRoncal/ErronkarIzar» Taldea.

Almadiaren Eguneko egitaraua Almadiaren Museoaren irekiarekin hasi zen, artisau-lanbide eta elikagai txokoekin Erdi Aroko Azoka ireki zen, baita Erronkari Ibarreko Turismo Bulegoaren stand bat ere bertan egon zen ere. Hau guztia hainbat musika-emanaldik, dantzak eta latsarien lanbidearen antzezpenak giroturik.

12:00etan eta 13:00etan iritsi ziren Burgira dozenaka boluntario prestatu zituzten bi almadiak.

13:30etik aurrera, Urrezko Almadiak eman zitzaizkien AstroRoncal/ErronkarIzar Elkarteari eta Javier Eseverriri. Erronkari Jatorrizko Izendapena duen gaztaren 2022. kanpainaren aurkezpena Burgiko plazan ere egin zen. Javier Eseverrik eta Arantza Arregik egin zuten lehen mozketaren ondoren, Roncal erakundearen izenean, gazta banatu zuten plazan, eta musika-animazioari jarraitu zioten.

Argazki-lehiaketa

Burgira joan ziren guztiek parte har dezakete Almadiaren Eguna argazki-lehiaketan. Pertsona bakoitzak hainbat argazki bidal ditzake, eta saridunek asteburu bat dute Burgiko Urandi landetxean, artisau-produktuen loteak eta saritutako argazkien erreprodukzioak Dibond-en.

Almadiaren Eguna

Urtero,  maiatzaren  lehendabiziko egunetan ospatzen den Interes Turistiko Nazionaleko Festa honetan, hainbat almadia  Eska ibaitik, Nafarroako Burgi herriko Erdi Aroko zubiraino jeisten dira.

Almadien jaitsiera  kultur, kirol eta folklore jarduerekin osatzen da, hala nola, erakusketak, musika emanaldiak, dantzak… Jaialdi bakoitzean kultur, kirol edota zientzia munduko persona edo erakunde bati omenaldia egiten zaio “Urrezko Almadia” emanez. Almadiaren Eguna, Nafarroan ematen diren herri tradizioetan, ikusgarrienen artean dagoela esan dezkegu.

 2022ko Urrezko Almadiak

Almadiazainen Elkarteak   Nafarroako nazioarteko futbolari baten ibilbidea goraipatu nahi du: Javier Eseverri Barace. Urrezko Almadia emanez, oraingoan Pirinioetako haranetatik, Almadiazainen Elkarteak Javier Esiverrik merezi duen esker ona ematea lortu nahi da. Almadiarien kulturatik datorkion omenaldia da, bere arbasoena, hastapenak zein zailak diren eta zeharkaldia eta helmuga zein atsegingarria izan daitekeen erakusten digun omenaldi berbera.

Beste Urrezko Almadia  Astroroncal/Erronkarizar Elkarteari eman zitzaion. Haran honetan argi-kutsadurarik ez dagoenez, zerua bere egoera garbian ikus dezakegu, lausotu gabe, iragazkirik gabe. Eta gure zeruaren kalitate honek eta astroturismoa ezartzeko duen potentzial zabalak  Starlight Fundazioak “Starlight helmuga turistiko” bezala ziurtatzea ahalbidetu du .

Almadiaren Eguna 2022 (Tun Tun)

Image 4 of 4