ARGAZKI LEHIAKETA ALMADIAREN EGUNA 2017

Nafarroako Almadiazain-en Kultur Elkarteak, CasaRural Urandi, Napar Bideak, eta Nafarroako Argazki eta Filma Agrupazioa-ren laguntzarekin, Almadiaren Eguna dela eta, XIV Argazki Lehiaketa antolatzen du.

TEMATIKA

Honako gaia hobekien biltzen duten argazkiak sarituko ditu lehiaketak: “Almadiaren eguna familian”.

OINARRIAK www.almadiasdenavarra.com Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartearen Web horrian kontsulta daitezke.

SARIAK:

Egile batek ezin izanen du sari bat baino gehiago jaso. Behin epaia emandakoan, egile beraren argazki bat baino gehiago aukeratu direla ikusiz gero, maila gutxiagoko sariak aukeraketan hurrengo geraturiko beste egile batzuen argazkiengatik ordezkatuko dira. Sariak ezin izanen dira hutsik geratu.

  • Lehen saria: 300 euro, Napar Bideak-eko artisau produktuen sorta bat eta Burgiko Urandi landa-etxean bi lagunentzako asteburu bat.
  • Bigarren saria: 150 euro eta Napar Bideak-eko artisau produktuen sorta bat.
  • Hirugarren saria: Saridunak aukeraturiko argazki baten inprimaketa, 40x60cmko tamainakoa, Eurolan-ek eginiko dibond batean atzeko bastidorearekin.

*Inprimaketak 3 hilabeteko epea izanen du. Epea amaituta saridunak inprimatzeko argazkia Eurolan-en aurkeztu ezean, saria erreklamatzeko eskubidea galduko du.

Harremanetarako: Eurolan, Nafarroa  etorbidea 3, 31012, Iruñea (Nafarroa).  eurolan@eurolan.es,  (948 271904.)

EPAIMAHAIA ETA EPAI

Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:

  • Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteko zuzendaritza batzordeko bi kide.
  • Nafarroako argazkigintza eta zinemagintza elkarteko bi kide.
  • Napar Bideak-eko zuzendaritza batzordeko bi kide.
  • Eurolan enpresako kide bat.

Lehiaketaren epaia ekainaren 25a baino lehen argitaratuko da. Sarituei zuzenean jakinaraziko zaie. Egun horretatik aurrera webgunean kontsultatu ahalko da: www.almadiasdenavarra.com

Guztira, 10 argazki hautatuko dira, ondoren, horietatik hiru sarituko dira.

Nafarroako Almadiazainen Kultur elkarteak 10 argazki horiek argazki-paperean inprimatuko ditu eta ikusgai jarriko ditu erakusketa kolektibo batean Burgiko udaletxeko erabilera anitzeko aretoan (Hiriko plaza 1, lehengo solairua).

Erakusketaren inaugurazioa ekainean izanen da eta bertan banatuko dira hiru sariak. Data telefonoz edo helbide elektronikoz jakinarazi zaie finalistei, eta www.almadiasdenavarra.com web orrian argitaratuko da.Epaimahaiak aurkeztutako lanen kalitatea, sormena eta adierazgarritasuna baloratuko ditu.

Argazkiek jatorrizkoak izan beharko dute, hau da, aurreko lehiaketetan ez aurkeztuak edo aldizkarietan, egunkarietan, liburuetan eta interneten ez argitaratuak, eta beste lehiaketaren batean ez sarituak.

Guztiz debekatuta daude fotomuntatzeak. Epaimahaiak lehiaketatik kanpo utziko ditu ustez ondoko manipulazioren bat izan dutenak: irudiaren elementuren bat kentzea, gehitzea edo mugitzea, eta espazio eta une berean egin ez direnak.

Epaia apelaezina izanen da.

Argazkien jabetza egilearena izanen da, baina Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteak bere argitalpenetan horiek erabiltzeko eskubidea gordeko dut, betiere egilearen datuak aipatuko dituelarik.