ALDAKETAK:

– LEHIAKETARAKO ARGAZKI AURKEZPENEKO EPEA LUZATZEA, 21:00-etarako MAIATZAREN 22, IGANDERA ARTE
-ARGAZKIAK POSTA ELEKTRONIKO DESBERDINETAN BIDALI ahal izango DIRA 5 ARGAZKIKO MAXIMOA PARTICIPANTE-gatik OSATU ARTE

Almadiaren eguna dela eta, Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteak, Napar Bideak, Urandi landa-etxea, Nafarroako argazkigintza eta zinemagintza elkartea eta Luminosos Arga Digitalekin batera, XIII. Argazki Lehiaketa antolatu du.

GAIA: Lehiaketak honako gai hau hobekien erakusten duten argazkiak sarituko ditu:
XXV. Almadiaren Eguna: Almadiak 25 urtez Ezka ibaian behera

PARTE-HARTZAILEAK: Parte-hartzea doakoa da. 18 urtetik gorakoa den orok parte har dezake, nazionalitatea edo bizitokia edozein dela ere. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahalko ditu.

ARGAZKIAK AURKEZTEA:Argazkiak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 22eko 21:00etan amaituko da eta ondoko helbide elektronikora bidali beharko dira: concursofotograficoalmadia@gmail.com. Zalantza izan edo argibiderik behar izanez gero, helbide berberera idatzi ahalko da.

Mezu elektronikoari erantsirik ondokoak bidali beharko dira:
A) Argazki bakoitzeko artxibo bat JPEG formatuan, 254pppko gutxieneko bereizmenarekin, eta argazkiaren alderik zabalena 36cmko tamainakoa.
B) Artxibo bat egilearen datuekin, bertan egilearen izen-abizenak, helbide elektronikoa, helbide postala, telefonoa eta argazki bakoitzaren izenburua agertuko dira. Argazkiarekin batera horri buruzko azalpen laburra aurkez daiteke, gehienez 200 hitzekoa.

Epaimahaiak, antolatzaileek izendatua, oinarriak betetzen ez dituzten argazkiak lehiaketatik kanpo utzi ahalko ditu.

SARIAK: Egile batek ezin izanen du sari bat baino gehiago jaso. Behin epaia emandakoan, egile beraren argazki bat baino gehiago aukeratu direla ikusiz gero, maila gutxiagoko sariak aukeraketan hurrengo geraturiko beste egile batzuen argazkiengatik ordezkatuko dira. Sariak ezin izanen dira hutsik geratu.

Lehen saria: 300 euro, Napar Bideak-eko artisau produktuen sorta bat eta Burgiko Urandi landa-etxean bi lagunentzako asteburu bat.

Bigarren saria: 150 euro eta Napar Bideak-eko artisau produktuen sorta bat.

Hirugarren saria: Saridunak aukeraturiko argazki baten inprimaketa dibond-en, 70x50cmko tamainakoa eta Luminosos Arga Digital-ek eginiko bastidore batekin.
*Inprimaketak 3 hilabeteko iraupena izanen du. Epea amaituta saridunak inprimatzeko argazkia Luminosos Argan aurkeztu ezean, saria erreklamatzeko eskubidea galduko du.
* Harremanetarako: Luminosos Arga Digital (Talluntxe industrialdea, 23 nabea, D kalea, 31010 Noain, Nafarroa) www.luminososarga.com (948 31 29 67)

EPAIMAHAIA ETA EPAIA: Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:
Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteko zuzendaritza batzordeko bi kide.
Nafarroako argazkigintza eta zinemagintza elkarteko bi kide.
Napar Bideak-eko zuzendaritza batzordeko bi kide.
Luminosos Arga Digitaleko kide bat.

Lehiaketaren epaia ekainaren 16a baino lehen argitaratuko da. Sarituei zuzenean jakinaraziko zaie. Egun horretatik aurrera webgunean kontsultatu ahalko da: www.almadiasdenavarra.com

Guztira, 10 argazki hautatuko dira, ondoren, horietatik hiru sarituko dira.

Nafarroako Almadiazainen Kultur elkarteak 10 argazki horiek argazki-paperean inprimatuko ditu eta ikusgai jarriko ditu erakusketa kolektibo batean Napar Bideak elkartearen La terraza gastrobar-en (Foruen plaza, 11, Lizarra. 690857987, napar@alimentosartesanos.com, www.naparbideak.es).

Erakusketaren inaugurazioa ekainean izanen da eta bertan banatuko dira hiru sariak. Data telefonoz edo helbide elektronikoz jakinarazi zaie finalistei, eta www.almadiasdenavarra.com web orrian argitaratuko da.

Aurrerago erakusketa Burgiko udaletxeko areto nagusian jarriko da.
10 finalistak 2016ko abenduan harremanetan jarri ahalko dira Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartearekin argazkia jasotzeko info@almadiasdenavarra.com helbide elektronikoaren bidez. Emandako epean argazkia jaso ezean, elkartea horren jabe eginen da.

Epaimahaiak aurkeztutako lanen kalitatea, sormena eta adierazgarritasuna baloratuko ditu.

Argazkiek jatorrizkoak izan beharko dute, hau da, aurreko lehiaketetan ez aurkeztuak edo aldizkarietan, egunkarietan, liburuetan eta interneten ez argitaratuak, eta beste lehiaketaren batean ez sarituak.

Guztiz debekatuta daude fotomuntatzeak. Epaimahaiak lehiaketatik kanpo utziko ditu ustez ondoko manipulazioren bat izan dutenak: irudiaren elementuren bat kentzea, gehitzea edo mugitzea, eta espazio eta une berean egin ez direnak.

Epaia apelaezina izanen da.

Argazkien jabetza egilearena izanen da, baina Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteak bere argitalpenetan horiek erabiltzeko eskubidea gordeko dut, betiere egilearen datuak aipatuko dituelarik.