OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Gaur, Burgin, Almadia Museo xume bati esker, Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa bailaretako almadiazain guztiak omendu nahi ditugu zintzotasun, kemen eta erantzukizunaren adierazle izan baitira. Aipatu erakusketa iraunkorrak gure zaharrengan arrotasun sanoa piztu nahi du, hauek izan eta egin zutenagatik eta gazteengan, aldiz, iraganeko eginbeharrekiko interesa, non beraien arbasoak benetako jakitun gisa aritu ziren.

Museo-sala almadiazain eta zurginen ekintza guztiak biltzen dituen prozesuaren erakusketa moduan aurkeztua dago: zuhaitzak saldu edo enkantetan jartzen zirenetik, errekan barna Katalunia, Aragoi edo Nafarroako Erriberan saltzen zituzten enbor landuak lortu bitartera.

Taldeak etortzeko aukera badago:
Eguna 948 477 153 telefonoan edota info@almadiasdenavarra.com web orrian adostu

SALNEURRIAK:
Helduak 2 € – umeak 1,5 €