ERRONKARIBARKO ALMADIAK FINLANDIAN ALBISTE

Olé aldizkariko Anna Roschier kazetariak bidalitako erreportajea partekatzen dizuegu. Finlandiar aldizkari hori Costa del Solen bizi diren finlandiarrentzat argitaratzen da, eta Finlandian ere banatzen da.

Nafarroako almadiazainen elkarteak artikulua egiteko laguntza eman zuen. Gure eskerrik beroenak  Anna Roschier kazetariari lan eder honengatik eta gure kultura eta ohiturak finlandiarrei hurbiltzeagatik.

Jakin behar duzue Finlandiako Kuopio hirian ere ibaia erabiltzen zutela egurra garraiatzeko.