Elurzuloak -elurtegiak edo izoztegiak ere deitzen ziren- elurra gordetzeko eraiki ziren zenbait herritan. Burgin “nivera” deitzen zioten gaztelaniaz.
Elurzulo mota asko zegoen. Batzuk, Burgikoa bezala, lur azpian eraikita zeuden; forma zilindrikoa zuten eta estalki bat gainean izaten zuten elurra hobeki gordetzeko eta tenperatura beroak ekiditeko.
Hormari eutsitako eskailera xume bati esker elurtegiaren barrenera jaisten ziren.
Hondoan, hustubide edota erreten baten bitartez ateratzen zen ura izotza urtu ahala.
Ate batetik izotza edota elurra sartzen zuten polea baten laguntzaz.