Egun osoan eta goizeko eta arratsaldeko ekitaldiekin primeran pasatu nahi baduzu, herri bazkarian izena eman. Denak ongi etorriak izanen zarete.

Txartelak erreserbatu edo erostea: www.almadiasdenavarra.com web gunean  2019ko apirilaren 29ra arte, lehenago plaza kopurua bete ez bada. Bazkarirako guneak elkartearen esku daude: taldean jateko lekuak erreserbatu nahi badituzu, apirilaren 25era arte eskatzen ahal duzu.

Menuen prezioak: Helduentzat, 25 euro. Haurrentzat: 10 euro.

Menua:

  • Entsalada mistoa
  • Patea ogi txigotuekin
  • Txorizoa
  • Kroketak
  • Nafarroako txahal-haragi gisatua
  • Milorri-tarta
  • Ogia, Kafea, pastak, ardoa eta likorea
  • Sagardo kupela

Bazkariaren ordua: 15:00.

Ateak zabalik: 14:15etik aitzin.

Bazkarirako txartelen erreserba egiteko bazkaltiar guztien menuei dagokien diru-sarrera egin behar da ondoko kontuan: Rural Kutxa, ES92 3008 0070 89 2647512322.  APIRILAREN 29RA ARTE. Izena adierazi eta ordainagiria gorde.    
Txartelak Almadiaren egunean bertan jasoko dira Nafarroako Almadiazainen Elkarteak Burgiko plazan jarriko duen postuan. Txartelak jasotzeko, ezinbestekoa da transferentzia egin duenaren N.A.N. edo bankuko ordainketa agiria aurkeztea.

Bazkarira etorri ezean, ez da txartelen dirua itzuliko. Argibide gehiago jasotzeko, jarri gurekin harremanetan E-mail: info@almadiasdenavarra.com edo Tfnoa. 948 477 153

IMG_5355