JAVIER ESEVERRI BARACE

ARGI DAGO BERE KIROL HASTAPENETAN JAVI ESEVERRIK ARRAUNEAN EGITEN JAKIN ZUELA, BERE IBILIAK ATAKA GUZTIAK GAINDITZEKO. 12A BIZKARREAN JARRITA, DOZENA BAT ENBORREKO TARTE BAT BEZALA, ARRAUNEAN ESKU SENDOA ETA IZKIN EGITEAN ETA JAURTIKETAN OIN ZEHATZA.

Ez da lehen aldia Nafarroako Almadiazai- nen Kultur Elkarteak Zaraitzuko kirolari baten ibilbidea aitortu eta Urrezko Almadiaren saria ematen diona. Eta topa eginen dugu aurtengoa azkena izan ez dadin eta etorkizunean askoz gehiago etor daitezen. Bai, aurten almadiazainen kolektiboak Nafarroako kirolari handi baten ibilbidea nabarmendu nahi du. Bera zaraitzuarra da eta areto futboleko jokalaria Ohorezko mailan, Osasuna Magnan (lehengo Xota); Javi Eseverriz ari gara, noski.

Bidezkoa da Javi Eseverriren dohainak eta bere handitasuna aitortzea. Borrokalari nekaezina izan da eta areto futbolean ia gorenera iritsi da: Europako txapelduna eta munduko txapeldunordea selekzioarekin.

Urrezko Almadia emanez, Almadiazainen elkarteak lagundu nahi du Javier Eseverrik etengabeko ezagutza izan dezan, oraingoan Pirinioetako ibarretatik egiten zaiona. Omenaldi hau almadiazainen kulturatik dator, bere arbasoena, eta hark erakusten digu hastapenak zailak direla baina egindako bidea eta helmuga atseginak izan daitezkeela, baldin eta dena estua denean arraunean zentzuz eta artez egiteko gai izan bada. Argi dago bere kirol hastapenetan Javi Eseverrik arraunean egiten jakin zuela, bere ibiliak ataka guztiak gainditzeko. 12a bizkarrean jarrita, dozena bat enborreko tarte bat bezala, arraunean esku sen- doa eta izkin egitean eta jaurtiketan oin zehatza.

Gure urrezko “domina” harentzat da, Javi Eseverri Baracerentzat.

 ERRONKARIZAR ELKARTEA

IBARREAN EZ DAGO ARGI- KUTSADURARIK ETA, HORRI ESKER, ZERUA DEN BEZALAKOA IKUSTEKO AUKERA DUGU: GARBI, LAUSOTU GABE, IRAGAZKIRIK GABE.

Gure ibarrean zerura begiratu… eta ikusi egiten dugu. Izarrak, astroak, konstela- zioak etab. ikusten ditugu. Txorakeria diru- di, baten batek normalena dela pentsatuko du, baina hori edonoren esku ez dagoen luxua da. Ibarrean ez dago argikutsadurarik eta, horri esker, zerua den bezalakoa ikusteko aukera dugu: garbi, lausotu gabe, iragazkirik gabe.

Eta gure zeruaren kalita tearen eta astroturismoa abiatzeko duen potentzial handiaren ondorioz, “Starlight helmuga turistiko” izendatu du Starlight Fundazioak.

Eta kalitate-ziurtagiri hori bezain garrantzitsua da ibarreko lagun talde bat,

“Zeruko monitoreak”, Planetarioan trebatu izana eta ortziko pantaila erraldoi horrek eskaintzen digun guztia interpretatzen espezializatu izana. Horrela, bada, zeruaren eta monitoreen kalitateak helmuga turistiko esklusiboa eta apartekoa osatzen dute zeru sabai amaigabe eta izartsua miresteko gai diren pertsona sentiberentzat.

Aurten Urrezko Almadia eskainiko diogu horri guztiari: zeru garbiari eta euren ezagutzaren bidez horretan barna gidatzen gaituzten horiei. Gaur egun zerua ikus dezakegu mendeetan almadiazainek ikusi zuten bezalaxe: gaueko iluntasunean urturik, beren lanabesekin ibarrean gora, egunsentian ibaian behera eraman behar zituzten almadiak uretaratzeko.

Esandakoa, luxu bat.