{"id":578,"date":"2016-03-03T10:26:53","date_gmt":"2016-03-03T10:26:53","guid":{"rendered":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/pueblo-de-los-oficios\/el-cantero\/un-puente-reformado\/?lang=eu"},"modified":"2016-05-12T15:15:46","modified_gmt":"2016-05-12T15:15:46","slug":"zubia-berrituta","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/lanbideen-herria\/hargina\/zubia-berrituta\/","title":{"rendered":"Zubia  berrituta"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-medium wp-image-400\" src=\"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/cantero5-225x300.jpg\" alt=\"cantero5\" width=\"225\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/cantero5-225x300.jpg 225w, https:\/\/almadiasdenavarra.com\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/cantero5.jpg 650w\" sizes=\"(max-width: 225px) 100vw, 225px\" \/>Datu  guztiek  erakusten  digute  Burgiko  zubiak,  denboraren  poderioz,  puska  batzuk  galdu  zituela.  Ibai-ohea  ere,  dirudienez,  aldatuxea  dago.<\/p>\n<p>Halako  zubi  erromatarrek,  Erdi  Aroko  zubi  horiek,  arku  kopuru  bakoitia  izaten  zuten,  eta  erdikoa  altuena  izaten  zen  beti,  diametro  handienekoa.  Hori  dela-eta,  simetrikoak  izaten  ziren.<\/p>\n<p>Horrek  esan  nahi  du  Burgiko  zubiak  arku  bat  gehiago  zeukala  eraiki  zenean.  Errepidetik  hurbilen  dagoen  zubi-begiak  berretsi  egiten  du  hipotesi  hori.  Gaur  egun  begi  txikia  da,  baina  bertan  aise  ikusten  dira  askoz  ere  arku  handiagoko  baten  abiapuntuaren  arrastoak  (erdiko  arkuaren  bestaldeko  arkua  bezalakoa  da  gainera).  Ez  dezagun  ahantz  XIX.  mendera  arte  ez  zegoela  gaur  eguneko  errepidea,  baizik  eta  Errege  Bidea  zeritzona.  Errege  Bideak  herria  gurutzatzen  zuen,  kale  nagusian  barna  hain  juxtu,  eta  herritik  aterata  zubia  iragan  eta  mendi-zintzur  aldera  eta  Salbaterra  Ezkara  zihoan.<\/p>\n<p>Erdiko  begiak  hartzen  zuen  beti  ur  emari  handiena;  horregatik  haren  zutabeek  babesak  zituzten,  zubi-branka  izeneko  irtengune  zorrotzak,  ura  \u201cebakitzen\u201d  zutenak  zubiaren  egiturak  kalterik  izan  ez  zezan.<\/p>\n<p>XIX.  mendearen  bukaeran  errepidea  egin  behar  zenez,  zubiaren  muturra  kendu  behar  izan  zen,  eta  ibilgua  pixka  bat  mugitu.  Horregatik,  arku  nagusia  ez  da  erdian  gelditzen,  eta  ur  emariaren  kontra  jotzen  duen  zubi-branka  ez  da  mutur  zorrotzekoa,  borobilekoa  baizik.  Zubi-branka  borobilak  uraren  indarra  txikiagoa  zen  zutabeetan  jartzen  ziren.<\/p>\n<p>XXI.  mendearen  lehenbiziko  bost  urteetan,  zubia  garbitu  eta  zaharberritu  egin  zen.  Zubia  besarkatzen  zuten  huntzak  kendu  ziren,  haien  sustraiek  kalte  handia  egiten  baitzioten  harrizko  egiturari.  Bestetik,  berreraiki  egin  ziren  hondaturik  zeuden  parte  batzuk.  Zubia  zaharberritzeko  lanak,  zenbait  fasetan  eginak,  Burgiko  Udalak  eta  Nafarroako  Gobernuko  Kultur  Ondarearen  Zuzendaritza  Nagusiak  finantzatu  dituzte.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-402 aligncenter\" src=\"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/canterop1030269-300x225.jpg\" alt=\"canterop1030269\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/canterop1030269-300x225.jpg 300w, https:\/\/almadiasdenavarra.com\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/canterop1030269-768x576.jpg 768w, https:\/\/almadiasdenavarra.com\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/canterop1030269.jpg 800w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Datu  guztiek  erakusten  digute  Burgiko  zubiak,  denboraren  poderioz,  puska  batzuk  galdu  zituela.  Ibai-ohea  ere,  dirudienez,  aldatuxea  dago.  Halako  zubi  erromatarrek,  Erdi  Aroko  zubi  horiek,  arku  kopuru  bakoitia  izaten  zuten,  eta  erdikoa  altuena  izaten  zen  beti,  diametro  handienekoa.  Hori  dela-eta,  simetrikoak  izaten  ziren.  Horrek  esan  nahi  du  Burgiko  zubiak  arku  bat  gehiago  zeukala  eraiki  zenean.  Errepidetik  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"parent":565,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"class_list":["post-578","page","type-page","status-publish","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/578","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=578"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/578\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":580,"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/578\/revisions\/580"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/565"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=578"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}