{"id":521,"date":"2016-03-03T10:20:14","date_gmt":"2016-03-03T10:20:14","guid":{"rendered":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/pueblo-de-los-oficios\/la-calera\/construccion-de-una-calera\/?lang=eu"},"modified":"2016-05-12T15:18:38","modified_gmt":"2016-05-12T15:18:38","slug":"eraikintza","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/lanbideen-herria\/latsun-labea\/eraikintza\/","title":{"rendered":"Eraikintza"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-medium wp-image-371\" src=\"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/calera_exterior-300x225.jpg\" alt=\"calera_exterior\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/calera_exterior-300x225.jpg 300w, https:\/\/almadiasdenavarra.com\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/calera_exterior-768x575.jpg 768w, https:\/\/almadiasdenavarra.com\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/calera_exterior.jpg 800w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Latsuna  edo  latsun-labea  egitea  lan  gogorra  zen  hagitz,  ahalegin  handia  eskatzen  zuena.  Lehenik  zulo  bat,  zirkularra,  egin  behar  zen  lurrean,  pikotxez,  ezponda  baten  aldapaz  baliatuz.  Hurrena  horma  txiki  bat  erlaitz  gisa  eraiki  eta  horren  gainean  zamariz  eramandako  kareharria  paratu  behar  zen.<\/p>\n<p>Pixkana-pixkana,  harriz  harri,  iladaz  ilada,  jasotzen  ziren  hormak  barne  ganga  faltsu  bat  eratuz.  Osotara  itxi  arte  ez  zegoen  bermatua  zutik  egonen  zenik.<\/p>\n<p>Gero,  harri  gehiago  paratzen  ziren  gainean,  nahi  zen  altuerako  kupula  osatu  arte  eta  zulo  bat  utziz  behean,  kargatzeko  eta  husteko.  Prestatu  ondoren,  su  ematen  zitzaion.  Egituraren  oinarriari,  harriak  paratzen  hasten  zen  erlaitzaren  azpian  zegoenari,  hautsontzi  deitzen  zitzaion,  su  emateko  eta  txingarra  eta  errautsa  biltzeko  tokia  baitzen.<\/p>\n<p>Latsungileak,  elorri-triska  edo  ezpela  botatzen  zuen  labe  zulora  eta  su  ematen  zion  goizean  goiz,  harria  tenperaturarik  egokienean  erretzeko  eta  sua  egun  guztian  kontrolatzeko.  Horrela,  etengabeko  suaren  eraginez,  kareharriak  erabat  lehortu,  anhidrido  karbonikoa  galdu  eta  kare  oxido  bihurtzen  ziren,  \u201ckare  bizi\u201d,  alegia.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-medium wp-image-373\" src=\"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/calera4-225x300.jpg\" alt=\"calera4\" width=\"225\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/calera4-225x300.jpg 225w, https:\/\/almadiasdenavarra.com\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/calera4.jpg 650w\" sizes=\"(max-width: 225px) 100vw, 225px\" \/>Hargatik,  karegileak  erregaia  bota  eta  bota  ari  behar  zuen  hiru  egunez  (gauak  barne),  gelditu  gabe.<\/p>\n<p>Harriak  goritu  eta  galda  kupularen  kanpo  aldera  ateratzen  zenean,  labeak  900  edo  1000  gradu  bazituela  esan  nahi  zuen,  erretzeko  tenperatura  egokiena,  beraz.  Harriak,  jada,  zurituta  zeuden  eta  kiskalketa,  bukatua.<\/p>\n<p>Ondoren,  labe  zuloa  edo  beste  edozein  zirritu  lauzaz  edo  zotalez  ixten  zen,  eta  hozten  uzten  zitzaion  bi  edo  hiru  egunez.<\/p>\n<p>Bukatzeko,  egiturako  harri  guztiak  kentzen  ziren;  batzuk  eroriak  zeuden  hozteko  denbora  horretan.<\/p>\n<p>Harri  kiskaliak  uretan  sartzean  kareharria  desegiten  zen  eta  ore  edo  latsun-hauts  bihurtzen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Latsuna  edo  latsun-labea  egitea  lan  gogorra  zen  hagitz,  ahalegin  handia  eskatzen  zuena.  Lehenik  zulo  bat,  zirkularra,  egin  behar  zen  lurrean,  pikotxez,  ezponda  baten  aldapaz  baliatuz.  Hurrena  horma  txiki  bat  erlaitz  gisa  eraiki  eta  horren  gainean  zamariz  eramandako  kareharria  paratu  behar  zen.  Pixkana-pixkana,  harriz  harri,  iladaz  ilada,  jasotzen  ziren  hormak  barne  ganga  faltsu  bat  eratuz.  Osotara  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"parent":518,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"class_list":["post-521","page","type-page","status-publish","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/521","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=521"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/521\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":523,"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/521\/revisions\/523"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/518"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/almadiasdenavarra.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=521"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}