calera1Eraikinak latsuna eta harea nahasiz eginiko kareorez jasotzen ziren.

Latsunez zuritzen ziren etxeko hormak, bai kanponkoak, bai barrengoak. Erronkaribarren, etxeko ateen eta leihoen inguruak zuritzen ziren baoak gauez aurkitzeko, argindarrik ez zenean.

Nekazaritzan alorrak ongarritzeko eta garbitzeko.

Latsunez garbitzen ziren, orobat, gorteak edo ukuiluak eta txerritegiak.

Harekin kentzen zitzaizkien bizkarroiak aziendei eta frutarbolei.

Medikuek karesnea ematen zuten gaixotasun batzuk sendatzeko.