interior_niveraElurtegiak udalarenak izan ohi ziren oro har, interes orokorreko zerbitzu publikoa eta behar-beharrezkoa izaten zelako.

Horrela, gizartearen beheko klasekoei ere errazten zitzaien elurra erosi ahal izatea. Udalak errentan ematen zuen elurzuloa urte hasierako hilabeteetan.

Eskaintzaile handienari adjudikatzen zitzaion izoztegia.

Ondoren, errentamenduaren baldintzak sinatzen zituzten, notarioaren aurrean egindako eskritura publikoaren bidez eta lekukoen zein fidatzaileen sinadurez.

Kontratua sinaturik, errentariak elurra jaso, biltegiratu eta banatzeko betebeharra zuen; baldintza horiek bete ezean edo elurzuloan elurra falta baldin bazen, isuna jar zekiokeen. Horretaz gain, adjudikazioaren truke urteko errenta ordaindu behar zion udalari.

nivera_herramientas