carbonera079“Burgi, lanbideen herria” osatzen duten birsortze-lan guztiak herriko zenbait boluntariok eginak dira. Haien lan eskuzabal eta boluntario, ahalegin eta ilusioari esker, antzinako lanbideetan eta bizimoduan oinarritutako baliabide turistiko erakargarri bat egikaritu da.
Esku-hartzeak, batez ere, 2003 eta 2009 bitarteko udatan izan ziren eta horien bidez hondatuak zeuden zenbait ondare berritu ziren, hala nola, elur-zuloa eta Erdi Aroko zubi txiki bat; eta beste batzuk birsortu ziren; karobia, ikatz-txondorra, ogi-labea eta zerrategia. Horiez gain, beste lan batzuk ere burutu ziren: zenbait bidexka eta iturri garbitu eta egokitu, askaltegiak jarri, eta herriko zenbait gune konpondu eta altzariak jarri.

Baina, ororen gainetik, gure poz nagusia izan da herri osoaren talde-lanaren bidez gure artean sortu den laguntasuna eta senidetasuna.

Herritar eta bisitari askok eta askok zuzenean edo zeharka parte hartu edo lagundu egin dute urteotan egin diren lanetan eta antolatu diren jardueretan. Horrenbeste izan dira, denak hemen zerrendatzea ezinezkoa dela. Hori dela eta, lerro hauen bidez, haien lan, ahalegin eta ilusioagatik gure esker ona adierazi eta omenaldia egin nahi diegu.

Haientzat guztientzat panel hau esker onez.

cuadroarturo