almadiatrabajos006Almadiaren prestakuntza lanak mendian hasten dira zuhaitz mozketarekin. Zuhaitza lurreratu ondoren destaiatu egin behar da goiko adarretatik hasita. Behekoak azkenerako uzten dira euskarri modura erabiltzeko.

Behin destaiatuta, trontzarako posizio egokiena bilatzen da, 4,00 eta 6,40 metro bitarteko luzerako enborrak atera daitezen.

Enbor luzera kontutan hartuta, izen desberdinak erabiltzen dira: “Decen”, 5 makilakoa; “Docen”, 6 makilakoa; “Catorcen”, 7 makilakoa; “Secen”, 8 makilakoa. Makila bakoitzak 0,80 metroko luzera du. Neurri handiagokoak ere badaude: “Aguilon”, zortzi metrorainokoak eta “Vela”, zortzi eta hamabi metro bitartekoak.

Enborra trontzatu ostean, eskuairatu behar da. Soluaren makurduragatik horren zaila den lan atal hau taldeko trebeenek burutzen dute. Hasteko bi aldetan ikatziri kordelarekin enborra markatzen dute eta eskuairatu ondoren enborra bueltatu eta beste bi aldeetan berdina egiten dute.

almadiatrabajos009