Nafarroako Almadiazainen Elkarteak Almadiaren V. Haur-Lasterketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte. Aurtengo helburua GAZTELU emakumeen elkarteari laguntzea da.

 

Lasterketa apirilaren 27an izanen da Burgin, arratsaldeko 18:00etan. Izen-emateak 8 euro balio du parte-hartzaile bakoitzeko, eta horren truke kamiseta tekniko bat opari emanen dugu. Izena eman eta eskatu zure neurria. Izena emateko azken eguna APIRILAREN 22a izanen da. Honako neurri hauek daude:

– 4-6 urte
– 8-10 urte
– 12-14 urte

 

Zalantzarik izanez gero, Bea Zazperekin harremanetan jar telefonoz edo whatsappez (619 904762).

Lasterketaren ondoren, zenbait sari zozkatuko dira parte-hartzaileen artean. Anima zaitez familian parte hartzera!

Izena emateko gehienezko adina 14 urtekoa da. Handiagoek  helduen Herri-Lasterketan har dezakete parte.

Materiala lasterketaren egunean jaso ahal izanen da Burgiko plazan, Almadiazainen Elkartearen postuan, 16:30etik 18:00etara. Bertan lasterketan parte hartzeko beharrezko  baimena sinatu beharko da.

ALMADIAREN V. HAUR-LASTERKETA 18:00etan hasiko da. Irteera Aita Tomas Burgikoaren plazan izanen da, kale Nagusitik jaitsiaz Erdi Aroko zubiraino. Zati hau taldean eta oinez eginen da. Errepidea eta zubia zeharkatu ondoren, lasterketaren hasiera izanen da, Barkaineako bidetik. Aurrerago, Regetxoko zubitik futbol zelaia izandakora joanen da. Bertatik errepidea berriro zeharkatu eta kale Nagusitik Aita Tomas Burgikoaren plazara itzuli beharko da.

Amaieran, sarien zozketa eta parte-hartzaileentzako merienda izanen dira. Merienda Burgiko neska-mutilek ordainduko dute Gotzain txikiaren festan jasotako diruarekin.

Almadiazainen Elkarteak “FAMILIAN” parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte.

Burgin ikusiko dugu elkar!