Urte berria hasi da eta proiektu berriz beterik dator, horietako bat “Almadiaren VI. Herri-lasterketa”. Almadiazainek apirilaren 30ean almadia Ezkan behera garraiatzeko prestaketa lanak hastearekin batera, bestelako ekintzak ere abian jarri ditugu.
Egun horretan, gure ibaietan almadiazain izandako guztiak lagun, sentsazioz eta zirraraz beteriko bidaia eginen dugu, ez almadiazainek ez lasterketan saridunak izan direnek hitzez azaltzen ez dakitena.
“Ez dut inoiz horrelakorik sentitu”. Esaldi hori entzuten dute almadiazainek, norbaitek almadia batean lehen aldiz Ezkan beherako jaitsiera egin eta gero.
Zeuk ere gurekin bat egin dezakezu eta gure historiaren zati bihurtu. Ez galdu!
Almadiako Krosak Nafarroako Gobernuaren laguntza du, 2022an Pirinioetako Planaren lurralde eremuan ekintzak egiten dituzten elkarteei diru-laguntzak emateko deialdian emandako laguntzaren bidez.
APIRILAK 24.
VI. ALMADIAKO HERRI KROSA, SEI ELKARTEAREKIN SOLIDARIOA (KULTURARTEKO GIZARTE ETA HEZKUNTZA ZERBITZUA)
Aurten, bildutako dirua Nafarroan migratzen duten familiei laguntzen dien SEI ELKARTEARI emango zaio.
INSKRIPZIOAK
Eman izena Almadiako VI. Herri Krosean martxoaren 1etik aurrera, www.rockthesport.com helbidean.
Beste lankidetza modu bat. Ez duzu korrika egin beharrik, izena eman eta lagundu ere egin dezakezu.
APIRILAK 23.
TXIKIENENTZAT: HAURREN KROSA. Apirilaren 23an (larunbata), familia osoarentzako krosa izango da haurrentzako krosa. Garaiz jakinaraziko dizuegu. Burgin ikusiko dugu elkar!