Urte berria hasi da eta proiektu berriz beterik dator, horietako bat “Almadiaren IV. Herri-lasterketa”. Almadiazainek apirilaren 28an almadia Ezkan behera garraiatzeko prestaketa lanak hastearekin batera, bestelako ekintzak ere abian jarri ditugu.

Egun horretan, gure ibaietan almadiazain izandako guztiak lagun, sentsazioz eta zirraraz beteriko bidaia eginen dugu,  ez almadiazainek ez lasterketan saridunak izan direnek hitzez azaltzen ez dakitena.

“Ez dut inoiz horrelakorik sentitu”. Esaldi hori entzuten dute almadiazainek, norbaitek almadia batean lehen aldiz Ezkan beherako jaitsiera egin eta gero.

Zeuk ere gurekin bat egin dezakezu eta gure historiaren zati bihurtu. Ez galdu!

APIRILAK 22, ALMADIAREN IV. HERRI-LASTERKETA

Izen-emateak zabalik martxoaren 1etik aurrera: www.rockthesport.com edo www.almadiasdenavarra.com web orrietan.

Bataz beste, 2.800 milioi bihotz taupada behar dira bizitza bat osatzeko eta taupada bakar baten falta nahikoa da berarekin akabatzeko Ez da bidezkoa!

Hemendik urte batzuetara, teknologiak gaur egungo suspertze sistemak zaharkituak utziko ditu. Baino geldiune baten aurrean, desfibriladore automatikoak dira gure itxaropena gaurkoan. Almadiaren Herri Lasterketan lortzen diren etekinekin, desfibriladore automatiko bat ezarri nahi da Burgi-ko Aita Tomas Plazan. Lagundu eta batu bizitzara.

–          Izen emateak

–          Laguntzeko beste era bat. Ez daukazu zertan korri egin, izena eman eta horrela ere lagunduko duzu.

HAUR-LASTERKETA: 

Txikientzat eta familientzat Haur-lasterketa izanen da apirilaren 21ean, larunbata.

Gure berri jasoko duzue. Laster arte.

Burgin elkar ikusiko dugu!