almadiarutas1Ezagutzen ditugun almadia zeharkaldietatik honako hauek dira nabarmenenak:

– Aragoi ibaiko bidatza, zeina Hechon hasi eta Aragues-ekoarekin bat egin ostean Enbun eta Sigues zeharkatzen zituen Zangotzara iritsi baino lehen.

– Ezka ibaiko bidatza, honek Erronkari ibarreko Izaba, Urzainki, Erronkari eta Burgi herriak zeharkatzen zituen Salvatierra eta Sigues baino lehen, Aragoi ibaira iritsi aurretik eta gero Zangotzara jarraitzeko.

– Zaraitzu ibaiko bidatza, zeinek Zaraitzu ibarra zeharkatzen zuen Nabaskoitzera eta Ilunberrira iristeko, non Irati ibaiarekin bat egiten zuen Zangotzara jaisteko.

Zangotzan, Matral izeneko ur lasaien gunean, almadiak bikotetan lotzen ziren bidai luzea jarraitzeko, Erribera, Zaragoza edo Tortosaraino. Behin Ebro ubide zabalean sartuta, almadia ezberdinak bai luzeran zein zabaleran elkarlotzen ziren.

Bertatik lau almadiazain ziren gidari, binaka aurrean eta atzean. Zoritxar ugari suertatzen ziren bidaietan, horien artean klimatikoak eta zailtasun naturalak nahiz artifizialak (uharketako jauziak, … ).

almadia008