almadia014Almadia merkatal gune garrantzitsuenak, Zangotza, Santacara, Marcilla, Caparroso, Castejon eta Tutera izan ziren Nafarroan, baina Zaragoza eta Tortosara ere iritsi izan ziren, non itsasuntzien bidez egurra beste leku askotara garraiatzen zuten.

Egun batzuetako iraupena zuen bidaiak gure ibarretatik; Zangotzako Matraleraino egun bat, Caparrosoraino bi egun, Tuteraraino hiru egun eta Zaragozaraino zazpi egun.

Noizean behin, ura oso egokia zenean, Zaragozarainoko bidatza lau edo bost egunetan betetzen zen, baina uretorria, klimatologia edo salmentako zortea kontrakoak zirenean, bidaia hamar edo hamabost eguneraino luza zitekeen. Kasu guztietan itzulera oinez egiten zen eta luzapen hori kontutan hartu beharrekoa zen.

almadiadestinorutas