almadiatrabajos001Enborrak prestatu ondoren basotik atera behar dira, honetarako bi sistema daudelarik, alde batetik sakanen urak duen indarra aprobetxatzea, eta bestetik mantsoagoa den mandoen indarra erabiltzea.

Bigarren sistema honetarako, mandoei larruzko esteka ezartzea beharrezkoa da, nondik kate batzuk irten eta lakainen bidez enborrak lotzen diren iltzeekin edota enborra zulatuta lokarria eginez. Modu honetan enborrak ibaiertzera eramaten dira, bertan almadiak eraikitzeko.