calera3Latsuna eskuratzeko kareharriak erretzen ziren labeetan.

Gehienetan, latsun-labea harlangaitz erregogorrezko egitura txiki bat zen, kargatzeko zuloa eta barne ganga zituena. Ganga hori ordenan paratutako kareharriz egina zen. Barrenean sua pizten zen, erregai gisa egurra erabilita.

Erronkaribarreko orografiak aukera ematen du, beste lekuetan ez bezala, latsun-labeak ezpondetan eraikitzeko eta, horrela, karobia aiseago betetzeko eta husteko.