lavanderas_utensilios_copia_redLatsatu ondoren, etxean bokata edo gobada egiten zen, hau da, errautsaz eta ur beroaz arropa zuritzea. Horretarako, lehenik, xukadera baten gainean zumezko saski bat paratzen zen (lehenago zurezkoa eta geroago zinkezkoa izan zena); gero, arropaz bete, trapu batez estali eta gainean errautsa jartzen zen; eta azkenik, ura isurtzen zen.

Errautsa mendeetan erabili da arropa zuritzeko. Horrek badu bere zergatia. Ur beroa errauts gainera isurtzean sodio eta potasio karbonatoak disolbatu eta erauzi egiten ditu, ondoren horiek traputik iragazi eta arropara zabaltzen dira.

Oraindik ez da asmatu gure amonen teknika hark adina zuritzen duen lixiba edo produkturik.