p1090871_redGaur egun zaila zaigu lehengo emakume haiek Irudikatzea, ibai bazterrean makurtuta eta belaunak zurezko kaxoi baten barruan iltzatuta, horren gainean txirrista baten moduan jartzen zen garbitzeko ohol ondulatuan jantziak xaboiaz igurtzi eta igurtzi. Etxean egindako xaboi naturalak ziren, animalien gantzak erabilita eta sosa zegokion neurrian nahastuta, garbitzeko zein zauriak sendatzeko baliatzen zituztenak.

Emakume haiek, ibai bazterrean euririk egiten ez bazuen eta Batan iturrian haizea bazebilen edo euria ari bazuen, gure landa-paisaiaren irudi ziren XX. mendea aski aurreratua zelarik.

 

42_xabier_lacasta