carbon8Materiala lehor zegoenean, larrain moduko zerbait prestatzen zuten (toki zelai bat), ikaztegia alegia. Erdialdean enbor hoberenak paratzen zituzten. Kanpoko aldean, aldiz, egur kaxkarrena.

Pixkana-pixkana, zirkulu kontzentrikoak eginez, txondorra eraikitzen zen, egur pila handituz bai altueran bai zabaltasunean, kono itxurarekin. Geroago egur pila lasto, iratze eta ezpel-adarrez estaltzen zen, txondorraren gainean jartzen zitzaion lur xehetua barrenera sar ez zedin.

Txondorraren inguruan, lur arrasean, encendallo koroa jartzen zuten, landare idorrak (otea, ezpela…).

Goitik ematen zitzaion sua, txondorraren tontorreko zulotik, ikaztobitik alegia. Ikazkinak bertaraino igotzen ziren, eskailera batetik. Maiz egin behar izaten zuten lan bera: sugarra bizitu, eta berriz estali, sua, gutxika-gutxika, barren-barreneraino sar zedin. Alboetan ere ziloak irekitzen zituzten, suak txondor guztia hartzeko, eta ez erdialdea bakarrik.

Zeregin luze eta arriskutsua zen, langilea etengabe erne egonarazten zuena. Hamabost egun iraganik, ikatza egina zegoen, eta, asto edo mando gainean, errepideraino garraiatzen zen zakutan.

Errendimendua, normalean, erabilitako egurraren herena izaten zen. Adibidez, 15.000 kiloko txondor batek 5.000 kilo ikatz inguru ematen zuen.

carbon6