OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Burgiko zubia, Ezka ibaiaren gaineko harrizko zubia, Erdi Aroko eraikuntza da, maisu harginak zuzendu zuena.

Zubi sendoa da, azienda eta gurdiak pasatzeko adinako zabalera duena.
Zubi-brankak zorrotzak ditu, ostikoak sendoak eta zubi-begiak zabal-zabalak, ur handiak pasatzen uzteko.
Gaur eguneko zubi asimetrikoa Burgiko herriaren irudi adierazgarrienetako bat da, parerik ez baitu inon.

Garai hartan zubi bat egitea ez zen nolanahiko lana.canterop1030266
Harrizko zubi bat egitea botere-erakusgarri bat zen. Horren adierazgarria da, adibidez, Erromako Aita Santuari Pontifizea deitzea, Elizaren agintari gorena izateagatik.