oficioAzkeneko urteetan, ahalegin garrantzitsua garatzen ari da Burgi herrian (Erronkariko bailara, Nafarroa) antzinako lanbide zein bizimodu ezberdinen berreraikuntzaren bidez bere historia eta iragana berreskuratzearren.

Honen adierazle gorena urteroko Almadiaren Egunaren ospaketa da, aldiz, 2003.urtean Nafarroako Almadiazainen Elkarteak bultzatu eta koordinatuta eta Burgiko udalaren laguntzaz, “Burgi, lanbideen herria” proiektua sortu zen. Horrela herriko iraganeko hainbat lanbide berezien berreraikuntzatik hasita, ondarearen berreskurapen prozesua aurrera eramaten ari da auzokideen borondatezko eta ……….. lana dela eta.

Aipatu ekintzek ez dute soilik Burgiko sustapen kultural zein turistikoaren baliabide garrantzitsua eratzea ahalbideratzen, eginbeharretan parte hartu nahi dutenen artean lagunartekotasu eta adiskidetasun loturak ezartzean ere laguntzen dute, aurrera eraman beharreko proiektu berriekiko ilusioa sortzearekin batera.

Betebehar ezberdinak 2004. urteko udatik landuak izan dira, bereziki uztaila, abuztua eta iraila hilabeteetako larunbatetan zehar.

Almadiazain, elurtegile, karegile, ikazkin, okin, hargin, zerralari… pixkanaka-pixkanaka Burgin bertan ditugun lanbideak dira, pirineoetako bailara eta herrietako antzinako bizimodu eta lanbideen inguruan interpretatzeko ibilbidea eratu delarik.

Hauxe da Burgi, pirineoetako herri txikia, bere etorkizunari aurre egiteko –hain zuzen ere- bere iragana eta ohiko bizimoduak erabiltzen dituena bere ondarea baliabide turisko, historiko eta kultural gisa berreskuratuta.

plano_servicios_copia